ALDIZKARIA
KIROL BLOG
KULTUR BLOG

.
Agur t'erdi lagun!
Agur eta ongi etorri AXULAR KULTUR ELKARTEAREN webgunera!
Axular Kultur Elkartearen webgunean zaude. Hagitz pozik gaude guregana jo duzulakoz. Hemen gure elkartearen berri izanen duzu. Egia esan gure lana hitz guttitan laburbiltzen ahal dugu: euskara eta euskal kulturaren alde lan egin gure herrian, Nafarroa Garaian dagoen Burlata herrian, hain juxtu.

Webgune ttikia eta umila duzue geurea, ez dugu aurrekontu handirik, ez da nahi ere! Imaginazioa eta eguneroko lanaren bidez saiatzen gara gure proiektuak aitzinera ateratzen, bai horixe! Herrietan ixilean esku bete lan ari direnak baitira egunero-egunero Euskal Herriaren geroa eraikitzen dutenak.

Esker mila anitz gurera jotzeagatik eta disfruta ezazu gure lantto honekin. Bidenabar zure iritzia uzten badiguzu aitzinera egiteko gogo berriak emanen dittiguzu.

Axular Kultur Elkartea
Burlata (Nafarroa Garaia)