.Axular "Guero" liburua idatzi zuen idazlea

 

Nor izan zen AXULAR?

Pedro Axular edo Pedro Agerre Azpilkueta zuen izena. Nafarra zen, Urdazubin jaioa 1556. urtean eta Saran hila 1644.ean. Euskal prosaren idazle oparoenetakoa izan zen. Lapurdiko mugan dagoen eta lapurteraz mintzo den Urdazubiko Axular baserrian sortu zen.

Salamancako Unibertsitatean goi-mailako prestakuntza izan eta Aturben apaiztu egin zen 1596. urtean. Donibane-Lohizunen bost urtez bizi izan zen eta predikari bezala nabarmendu zen.

Sarako erretore izendatu zuten, bere babesle izan zen Bertrand Etxauz Baionako apezpiku baigorriarrak lagunduta (1600) XVII. mendearen hasieran Saran sorturiko Sarako Eskolako kide izan zen eta, Villasanteren ustez, literatur bilera horietan Axular zen guztien buru edo gidari. Bertan idatzi zuen "Guero, bi partetan partitua eta berecia" liburu ospetsua (1643). Liburu honi esker lortu zuen predikari handi eta jakintsuaren irudi ia mitikoa.

 

 

....Honako esteka hauek klikatuz liburua irakurtzen ahal duzu