. ZER DA JOKOA?  

"HIRUHERRI" galde-erantzunezko jokoa da. Jokoak Burlata, Atarrabia eta Uharteri buruzko 500 galdera ditu.
Guttienez bi lagun behar dira jokatzeko, baina bestela ez du mugarik; jokoa gazte eta helduendako pentsatuta dago eta banaka edo taldeka aritzen ahalko da.

 

. NOLA DA JOKOA?  

Tablero batean, Burlata, Atarrabia eta Uharte arteko ibilaldi bat dago, bidea laukitxoz osatuta dago. Ibilaldia Arga ibaia zeharkatzen du eta hor erortzea gerta daiteke.
Tablero erdian "Askatasuna" institutua agertzen da, hau "IRTEERA" laukitxoa da. Fitxak dadoen puntuazioarekin mugituko dira.
Laukitxo bakoitzak kolore bat du, gaiaren arabera: historiak urdina, Kulturak berdea, Geografiak horia, Kirolak marroia eta Denetarik-ek morea. Areazko erlojuak erantzuteko denbora mugatuko du. Geografiaren galderak erantzuteko, mapa erabili ahalko dira laguntzeko.

Laukitxo bakoitzean dagokion galderari erantzun beharko zaio, horretarako 100 fitxa daude, fitxa batek 5 galdera eta erantzunak ditu.
Jokoaren tableroan sorpresa batzuk daude eta ibaiak eramaten ahal zaitu beste laukitxo batera edo Elkarte bateko laukitxoan deskantsatu beharko duzu.
5 zatiko puzzle bat osatu behar da, zati bakoitzak kolore bat du.
Laukitxo berezietan asmatzen baduzu erantzuna, puzzleari dagokion pieza jarriko duzu. Jokoaren helburua puzzle osatzea da.

* Jokoa erabat euskeraz da.

 

. GURE HELBURUAK  

1- Galderen bidez, gure herriko historia, kirola, kultura, musika, geografia eta abar ezagutzea.

2- Hiru herri arteko betidanik izan diren loturak sendotzea, nork beste herrien kontuak, gai horien bidez, ezagutzen.

3- Euskeraren erabilera sustatzea, kultura orokorreko joko batez hain zuzen.

4- Orokorrean herria eta euskal kultura bizirik dagoela erakustea, gure kultura eraikitzen eta gure hizkuntza aberasten.

5.- Jolasez lagunekin ongi pasatzea.

 

. NON LORTZEN AHAL DA?  

- Burlata: Axular Elkartea, Unzu Liburudenda, Bentapea Liburudenda (Muro), Gil Liburudenda, Hilarión Eslava Liburudenda, Peña Euskal Herria, Peña Aldabea.
- Uharte: Berdintasuna Elkartea
- Atarrabia: Etxebeltza Elkartea